Edukira joan

Publizitatea

ARKEOLOGIA

Mosasaurio baten masailhezur aztarnak, Olaztin

Mosasaurioak, Kretazeo aldian, duela 70-65 milioi urte, itsasoak populatu zituzten itsas narrastien generoko espezie desagertu bati dagozkio. Narrasti horiek 15 metro luze izatera iritsi ziren eta haien gorputz-adarrak igeri egiteko egokituta zeuden.

2012-06-08

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Mosasaurio baten irudia eta aurkitutako hezurrak.
Mosasaurio baten irudia eta aurkitutako hezurrak.

Hurrengo larunbatean, Mosasaurio —itsas narrasti— baten barailezurraren hondakinak aurkeztuko dira Luberri Museoan. Narrastia euskal geografiaren parterik gehiena estaltzen zuten itsas hondoetan bizi izan zen, Kretazeoan, duela 80 milioi urte.

Luberri Museoan gordeta egon diren hondakinak duela zenbait urte azaldu ziren, Olazti inguruan (Nafarroa). Oiartzungo Ikasgune Geologikoko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko paleontologoek aurkitu zituzten. Denbora honetan desagertutako itsas narrasti horren hondarrak ikertzen ibili dira erakundeak. Ikerketen emaitzak Bulletin Societé Géologique de France zientzia aldizkari ezagunean argitaratu dira.

Ikertzaileen jarduerari esker jakin dute Mosasaurioak duela 65 milioi urte desagertu zirela itsas uretatik, hau da, Kretazeo aldiaren bukaera aldean.

Mosasaurioak, Kretazeo aldian, duela 70-65 milioi urte, itsasoak populatu zituzten itsas narrastien generoko espezie desagertu bati dagozkio, gaur egungo Europako, Afrikako eta Amerikako zenbait tokitan bizi izan zirelarik.

Narrasti horiek 15 metro luze izatera iritsi ziren. Haien gorputz-adarrak igeri egiteko egokituta zeuden, hegal handien parekoak baitziren, eta aurreko hegalak atzekoak baino handiagoak ziren.

Itsas narrasti hauen burezurra oso sendoa zen eta barailezur indartsuez hornituta zegoen, hortz koniko, zorrotz eta handiekin. Gorputz luzea zeukan —10 metrotik gorako luzera izan ohi zuen—, isats-hegala osatzen zuen isats sendo batean amaitua. Ozeanoko eta kostaldeko sakonera gutxiko inguruetan bizi zen eta arrainak, dortokak, amoniteak eta narrasti txikiagoak zituen elikagai.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1686' AND data='2017-09-20' LIMIT 1