Edukira joan

Publizitatea

INGURUMENA

Groenlandia, urtuta

Lau egunetan, Groenlandiako azaleko izotz geruzaren %97a urtu da. Halakorik, ez dute inoiz ezagutu zientzialariek.

2012-07-25

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ezkerrean, izotz geruza; eskuinean, geruza urtuta.
Ezkerrean, izotz geruza; eskuinean, geruza urtuta.

Urtero, uda iristearekin bat, Groenlandiako azaleko izotz geruzaren erdia inguru, urtu egiten da tenperatura igotzearen ondorioz. Aurten baina, zientzialariak zur eta lur gelditu dira: Groenlandiako izotza desagertu egin baita. Izan ere, izotz geruzaren %97a urtu dela erakutsi dute NASAk jasotako irudiek. Eta dena, lau egunetan.

Halakorik, ez dute inoiz ezagutu zientzialariek; hasieran, akats bat zela pentsatu zuten. Urtzea oso azkar gertatu da. Uztailaren 8an, izotz geruzaren %40a zegoen urtuta, uztailaren 12an, %97a.

Zientzialariek ez dakite tamaina horretako urtzeak urteko izotz kopuruan eraginik izango duen edo ez. Barnealdeko eremuetan ura azkar izozten da berriro, tenperaturak jaisten hasten diren orduko; kostaldean aldiz, urtutako izotz gehiena ozeanoan galtzen da.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1810' AND data='2017-07-26' LIMIT 1