Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

Lesula izeneko tximino espezie berria aurkeztu dute

Kongoko oihan tropikaletan inoiz ikusi gabeko tximino batzuekin egin zuten topo zientzialariek orain urte batzuk, eta informazioa biltzen jardun dute gaur arte. Orain Cercopithecus lomamiensis edo Lesula izenarekin aurkeztu dute espezie hori komunitate zientifikoan.

2012-09-13

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Lesula tximino bat.
Lesula tximino bat.

Kongoko oihan tropikaletan inoiz ikusi gabeko tximino batzuekin egin zuten topo 2007an John Hart eta Terese Hart zientzialariek. Tximino espezie horren inguruko nformazioa biltzen egon jardun dute gaur egun arte. Orain Cercopithecus lomamiensis edo Lesula izenarekin aurkeztu dute.

Lesula espezineko tximino arrek 47 eta 65 zentimetro artean neurtzen dute, eta emeak txikiagoak dira, 40 eta 42 zentimetro artean dituzte. Bereziki lurrean ibiltzen dira, nahiz eta zuhaitzez-zuhaitz mugitzeko gaitasuna izan. Animalia lasai eta iheskorrak dira eta talde txikietan bizi dira, bost kide inguruko familiak. Ar batek, hainbat emek eta kumeek osatzen dute familia. Beste primate mota batzuekin harremanak dituzte. Hostoak, fruituak, lorak eta landare mota batzuk jaten dituzte.

Zientzialariek espezie berri hori babesteko neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu dute.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1886' AND data='2017-03-29' LIMIT 1