Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

'Curiosity'-k baieztatu du Marten ura egon zela

NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziak jakinarazi du "luzez" izan dela ura han, eta, beraz, bizigarria izan dela.

2012-09-28

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Lurreko eta Marteko irudiak erkatu ditu NASAk
Lurreko eta Marteko irudiak erkatu ditu NASAk / NASA

Curiosity robota Martera bidaltzearen helburuetako bat betetzat jo du NASAk, planeta gorrian urik egon ote den jakitea baitzen asmoa. Robotak lur hartu zuen inguruetan ateratako argazkietan oinarritu dira zientzialariak, ura egon zela eta inguru hori bizigarria izan zela ondorioztatzeko.

Robotak zenbait harriri egin die argazkia, eta horien forma borobila dela-eta, zientzialariek uste dute urak 40 bat kilometroan eraman zituela harriak halako forma izateko. Adibide gisara, William Dietrich geomorfologia irakasleak Lurrean jasotako antzeko harriak erakutsi zituen agerraldian. Abuztuaren 6an heldu zen robota Martera, eta bi urtez izango da han.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='1916' AND data='2017-03-29' LIMIT 1