Hara!

2015-04-26

Loraldia

Unamunok ehortzitakoak

1901eko Bilboko Lore Jokoetan Miguel Unamunok euskararen aurka esandakoak hartu dituzte abiapuntutzat Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek Bilboko 'Loraldia' jaialdian.

2015-04-25

Dantza

Dantzarekin jostatzeko gogoz

Dantza talde zenbaitek euskal dantzaren mugetan dauden esperientziak taularatu dituzte azken aldian: '0927. Zelda', 'Baküna Show', 'Istan-T', esaterako. Euskal dantzaz gogoetak partekatzeko aukera dira, baita gorputzaren hizkuntzaz, dantzatzeko plazeraz edota transmititzeko xedeaz ere.

2015-04-24

'Eta hik zer?'

"Halakoa da bizitza erreala"

Bizikidetza eta adiskidetzea sustatzeko egitasmoa da 'Eta hik zer?' antzerki foruma. Lehen zatian, sei egoera antzezten dituzte bi aktorek, eta bigarren atalean, ikusleak parte hartzaile bihurtzen dira: egoera horiek beste modu batera berregiten dituzte. Eibarren egin dute saioa aste honetan.

2015-04-24

Iņaki Intxaurrandieta

"Gabonetako zuhaitz bat legez pizten naiz"

Nobela itxurako liburu esoterikoa argitaratu du esku jartzaile donostiarrak. Goierriko lur azpian superzibilizazio bat bizi dela dio.

2015-04-24

Matematika

Ekuazioak edonon

Dena matematika dela dioen esaldia askotan entzun izan da. Hori berresten dute matematikariek ere, baina duda egiten dute ondoren hori gizartera iristen ote den. Bilbon matematikak dibulgatzeko jardunaldiak egiten ari dira.

2015-04-23

Txuri Ollo

"Emakumeen balantzea hobea da"

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da Ollo antropologoa, eta, bereziki, etorkinen gaiak landu ditu. Bere tesian Nikaraguatik Nafarroara etorritako pertsonen esperientzia aztertu du.

2015-04-23

Break on Stage

Antzoki barruko kale bazterrak

Etzi egingo dute Break on Stage kale kulturaren jaialdia, Bilbon. La Bandha del Patio rap taldea, Martxel Arribillaga BMX txirrindularia eta Golden Konexioneko hip hop dantzariak egongo dira.

2015-04-22

EUSKAL HERRIA

Nafarroa, inoiz ikusi ez bezala

Navarre, the land of lights —Nafarroa, argien lurraldea— izeneko time-lapse-a jarri du sarean Iñaki Tejerinak.

2015-04-22

Iruņeko harresia

Ehun urte harresi itogarririk gabe

Ehun urte beteko dira uztailaren 25ean Iruñeko harresien lehenbiziko harria bota zutela. 400 urteko gotortzearekin bukatu zen, eta hiriburu gisa garatzen hasteko ezinbestekoa izan zen eraisketa.

2015-04-21

Sexualitatea

Sexurako hamaika modu

Gasteizen sexu aisialdiko areto bat irekitzeko asmoak zeresana sortu du, eta sexu praktika ez-konbentzionalen eztabaida mahai gainean jarri; halako lokalei egindako kritikak "ezjakintasunak eragindako beldurrean" oinarrituta daudela azaldu dute zenbait adituk.

2015-04-19

Amaia Aroma

"Tradizioak asmatuak dira: apurtu daitezke"

Aitzindaria izan zen Aroma 1960ko hamarkadan. Plazan txistua jo zuen lehen emakumea izan zen, eta andrazko izate hutsagatik parte hartzea ukatu izan zioten. Gaur egun emakume txistulariak ohikoak dira, baina jaietan andrazkoen parte hartzea mugatzen duten ospakizunei ez die zentzurik ikusten.

2015-04-18

Ordutegiak

Ordutegiak kontrakarrean

Gero eta gehiago dira Hego Euskal Herrian ordutegiak arrazionalizatzeko eskatzen duten pertsonak. Izan ere, laneguna berandu hasteak eta eguerdian atseden luzea hartzeak eguna luzatzen die langileei. Egokituz gero, Ipar Euskal Herriko ordutegiekin bateratuko litzateke.

2015-04-18

Artea

Oinatzak bizikidetzaren alde

Goizetik iluntzera, Gasteizko bihotza zapataz josi du Lekuek, #6000zpt ekintzaren bitartez; artearen eta kulturaren beharra aldarrikatu du gizarte "plural eta koloretsuagoa" lortzeko.

2015-04-16

ekonomia iraunkorra

Ekonomia berdez margotzera

Sindikatuak eta mugimendu ekologistak hurbildu egin dira. Izan ere, langabeziari aurre egiteko bidea partekatzen dute. Baliabideak amaitzen diren heinean ekonomia iraunkorrago batera salto egiteko beharra dagoela azpimarratu dute. Dena den, halabeharrez dator aldaketa.