Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

Duela 110 milioi urteko bi arrain motaren aztarnak topatu dituzte Mexikon

'Pepemkay maya' eta 'Zoqueichthys carolinae' izenak jarri dizkiete. Chiapasen aurkitu dituzte arrastoak.

2013-01-25

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Duela 110 milioi urte bizitako bi arrain motaren aztarnak topatu ditu Mexikoko ikerlari talde batek Chiapasen. Bi fosil horiei Pepemkay maya eta Zoqueichthys carolinae izenak jarri dizkiete, arrastoak topatutako guneetako kulturen omenez. Hala adierazi du Chiapaseko estatuko Ingurumen Idazkaritzak.

Pepemkay motako arrainak ez du hezurrik buruan, baina bost hegalean. Zoqueichthys carolinae-k, berriz, hamabi hezur ditu aurrealdeko hegatsean. Chiapaseko Ingurumen Idazkaritzako Paleontologia arduradun Bruno Than Marchesek eman ditu bi espezieei buruzko xehetasunak.

Fosilak Chiapaseko Ingurumen Idazkaritzako Paleontologia Bilduman dituzte, eta Tuxtla Gutierrez hiriko —Chiapaseko hiriburuko— Palacios Aguilera museora eramango dituzte laster.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2221' AND data='2017-09-20' LIMIT 1