Edukira joan

Publizitatea

DANTZA

Oinak astintzen jarraitzeko bultzada

Hamar urtez lanean aritu ostean, iaz 'Dantzan.com' ataria itxi egin behar izan zuten. Duela bost hilabete zabaldu zuten berriro, baina orain behar ekonomiko urriei "aurre egin ezinda" dago, eta ataria diruz laguntzeko kanpaina hasi dute.

2013-03-05

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Argazkia handitu

Atariko arduradunentzat "paradoxikoa" da Dantzan.com-ek berriki komunikabideen Argia Saria jaso, eta "ezin iraun ahal izatea", are gehiago, dituen diru beharrak "oso txikiak" izanik. "Dantzaren sektoreak bereziki lehendik ere laguntza handirik jasotzen ez zuenez, are larriagoa da etorkizunean datorkiguna", gaineratu dute.

Dantza taldeek garbi dute "ezinbesteko tresna" dela: dokumentaziorako, informazio trukaketarako eta ikerketarako, adibidez. Horregatik jarri dute martxan ataria diruz laguntzeko kanpaina.

Honako kuotak proposatu dituzte:
-Oinarrizko babeslea: 12 euro / urtea
-Norbanako babeslea: 50 euro / urtea
-Talde babeslea (oinarrizkoa): 100 euro / urtea
- Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu dezake.

Dantzan.com babesteko, sartu hemen.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2322' AND data='2019-09-22' LIMIT 1