Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Erroldatutako baskoiak

Vascoien errolda egin zuen Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute Frantzian, eta Euskal Herrira ekarri nahi dute.

2013-06-03

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Iñigo Astiz

Erroldaturik egon ziren baskoiak, barduliarrak, autrigoiak, karistiarrak eta akitaniarrak. Erromaren administrazio pean. Eta badira hori frogatzen duten datuak: Mocconio Vero pretoi erromatarraren hilarria, esaterako. Hark egin zuen K.o. I. mende bukaeran edo K.o. II. mende hasieran egun Euskal Herria osatzen duten lurretan ziren herrien errolda, eta hori da bere hilarriko inskripzioko meritu zerrendan ageri denetariko bat.

Louvre museoaren biltegi batean aurkitu du harria Euskara Jendea dokumentala egiten dabilen ikertzaile taldeak, eta hilarria Euskal Herrira ekarri nahi dute orain. Irungo Oiasso erromatar museoak (Gipuzkoa) egin du eskaria, Mertxe Urteaga zuzendariaren eskutik. Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteak ari dira Euskara Jendea dokumental sorta egiten, Xamarren izen bereko liburua abiapuntu hartuta.

Euskararen eta euskal hiztunen komunitatearen historia aztertzea da asmoa, eta bigarren kapitulua grabatzen ari zirenean egin zuten topo Mocconio Veroren hilarriarekin. Erromatar garaiari eskainitako atalean, hain zuzen ere. Lutxo Egia eta Hibai Castro egileek azaldu dutenez, bilaketa ez zen erraza izan. Hilarriaren aipamena egiten zuten adituek, baina hilarriaren arrastorik ez zuten inon aurkitzen. Eta dokumetuz dokumentu eta biltegiz biltegi aritu behar izan zuten arkeologo lanetan.

Saint Deniseko hangar batean daukate museoko arduradunek hilarria, Parisko museoan lekurik ez duten beste piezekin batera. Egiak eta Castrok argi azaldu dute: "Haientzat hilarriak ez du garrantzi berezirik, baina esukal herritarrontzat bai". Eta horregatik harria Euskal Herrira ekartzeko asmoa. Eta diotenez, oraingoz, badute baikor izateko arrazoirik, erantzun ona jaso baitute orain arte Frantziako museoko langileen ahotik.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2515' AND data='2019-11-23' LIMIT 1