Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

Izar baten inguruan orbitatzen ez duen planeta bat aurkitu dute

Duela hamabi milioi urte sortu zen, eta Lurretik 80 argi urtera dago.

2013-10-11

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nazioarteko astronomo talde batek planeta gazte bat aurkitu du espazioan. Ez da ohiko aurkikuntza bat, ordea, ez baitu izar baten inguruan orbitatzen. Adituek honela izendatu dute: PSOJ318.5-22.

Adituen esanetan, izar gazteen orbitan, biraka dabiltzan gasezko planeta erraldoien ezaugarri antzekoak ditu. Ezberdintasun nagusia bera bakarrik mugitzea da, izar nagusi baten beharrik izan gabe.

"Inoiz ikusi gabe nuen honelako objektu bat, bera bakarrik biraka espazioan", aitortu du Michael Liu astronomoak. "Izarren inguruan egon ohi diren gainerako planeta txikien ezaugarri guztiak ditu, baina hau, bera bakarrik dago, besteak ez bezela. Betidanik eduki izan dut jakinmina gisa honetako planetak existituko ote ziren". Orain arte ezinezkoa izan da horrelako planetak aztertzea, beti izar baten dizdirak oztapatu izan duelako operazioa. Aurkikuntza honi esker, ordea, gasezko planeten barne erabilera behatzeko aukera edukiko dute adituek.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2746' AND data='2017-08-18' LIMIT 1