Edukira joan

Publizitatea

INGURUMENA

Lurrak 2,3 milioi kilometro karratu baso galdu zituen 2000 eta 2012 bitartean

AEBetako hamabost zientzialarik mundu osoko mapa bat egin dute, bereizmen handikoa (30 metro), Google enpresaren laguntzarekin.

2013-11-15

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Baso eremuekin osatu duten mapa.
Baso eremuekin osatu duten mapa.

Mapan gutxienez azken hamarkadan izandako baso-galtzeen aldaketak nolakoak izan diren ikus daiteke. Honela adierazi dute egileek: "mapa hau da lehena mundu osoko herrialdeetan izan diren basoek jasan dituzten aldaketak zehatz erakusten dituena. Orain arte ez zegoen aukerarik satelite bidezko (bertako nahiz mundu osoko) basoen aldaketen datuak zehatz eta erraz jasotzeko".

Planetaren eremu gehienean baso eremuak gutxitu arren, 800.000 kilometro karratuetan baso berriak ere hedatu direla argitu dute maparen egileek. Ondorioz, ekosistema bere zenbait aldagaietan aldaketa handiak jasaten ari da, hala nola, klimaren erregulazioan, karbono dioxidoaren metatzean, biodibertsitatean eta uraren horniduran.

Baso-galtzeen galerak batez ere eremu tropikoan dira nabarmenenak; urtean 2.101 kilometro oihan galtzen dira eta zifra handitzen ari da urtez urte.
Bestalde, aurreko hamarraldian Brasilgo basogabetzeen beherakada nabarmendu dute; eta aldiz baso-soiltzeen kopurua igo egin zen Indonesian, Malaysian, Paraguain, Bolivian, Zambian eta Angolan, besteak beste.

Mapa egileek Landsat satelitearen bidez jaso dituzte datuak 1999tik 2012ra bitartean. Guztira 650.000 irudi-kaptura baliatu dituzte mapa sortzeko.

Egileek adierazi dutenez mapa urtetik urtera berrituko dute. "Aldaketa handiak jasaten dituzte basoek urtero hainbat arrazoirengatik: suteak, basoen eta egurraren ustiapena eta ekaitzak, besteak beste".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2785' AND data='2017-09-20' LIMIT 1