Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde plazak betetzeko deia egin du Topaguneak

"Euskarak 365 Egun" lemapean kanpaina sortu dute Euskaltzaleen Topagunea osatzen duten 36 euskaltzale elkartek. Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela aitzakia hartuta, Euskal Herriko txoko askotan ekitaldiak egingo dira egun haren bueltan.

2013-11-28

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Argazkia handitu
"Euskarak 365 Egun" ekimenaren aurkezpena. / Euskaltzaleen Topagunea

Euskal Herriko 32 herri eta eskualdetan jarri da martxan ekimena. Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalen esanetan, ekimenaren helburua euskaltzaleek euskararen normalizazioan egindako lana aldarrikatzea da, eta aurrerantzean ere hari bultzada ematea euskaraz bizitzeko aukerak sortuz; bakoitzak bere lekutik: euskaltzale elkarteetatik, gizarte mugimenduetatik, erakundeetatik eta enpresetatik, besteak beste.

"Euskarak 365 Egun" ekimena Durangoko Berbaro taldeak abiatu zuen 2011n, bertako euskaltzaleek urte osoan egindako lana aitortzeko. Abenduaren 3a baliatu zuten egindako lana kaleratzeko eta areagotzeko. Berbarok adierazi du "pozgarria" dela beraiek hasitako ekimena Euskal Herrian zehar hedatzea.

Antolatzaileek adierazi dutenez, 50.000 kartel banatu dituzte Euskal Herri osoan, eta "euskaltzaleen babesa biltzeko" 365egun.eu webgunea abian jarri dute. Herrietako ekitaldietan herritarrekin osatutako kalejirak eta manifestu baten irakurketa izango dira, besteak beste. Auzolanak eta herri ekimenek izan duten garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Txoko guztietako ekitaldien berri 365egun.eu webgunean egongo da.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2801' AND data='2019-09-16' LIMIT 1