Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

'EuskalKultura.com'-ek irabazi du euskara sustatzearen alorrari dagokion 2013ko Buber saria

Joseba Etxarri proiektuaren zuzendariak nabarmendu du "estuasun ekonomikoan" dabiltzan garaian iritsi zaiela Buber saria.

2013-12-14

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Saria proiektua egunero kaleratzea posible egiten duten lankide, irakurle eta sustatzaileena dela azaldu zuen Etxarrik ostegunean, Arabako Teknologia Parkean egin zen sari banaketan.

EuskalKultura.com-en zuzendariak "saria pozez" hartzen zuela adierazi zuen. Gaineratu zuen euskal unibertsoari, Euskal Diasporatik ere ekarriak egiten zaizkiola. Etxarrik Euskal Diasporaren presentziari Interneten eman dioten garrantzia azpimarratu zuen: "Jende asko ari da Diasporatik euskal ahaleginean, baina historian askotan gertatu izan da inor ez egotea ahalegin horren berri jaso eta geure artera ekartzeko. Euskal ekimen asko galdu dira inor gutxik eskuratu duelako euren berri eta merezi zuten oihartzuna lortu ez dutelako. Guk sentiberatasun horrekin egiten dugu lan, lanean ari denari oihartzuna ematea da gure lehentasuna. Horretan lagungarri izatea eta munduko euskal ahaleginak erregistratu eta guztion eskueran ipintzea, informazioa jasoz eta pasatuz, zubilana eginez". EuskalKultura.com-en erronka "jendeak, ekimenak eta proiektuak elkarrekin harremanetan jartzea" dela azaldu zuen Etxarrik.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2830' AND data='2017-09-20' LIMIT 1