Edukira joan

Publizitatea

ZINEMA

Euskal zinema Bartzelonako aretoetara zabaltzeko kanpaina abiatu dute

Euskal Etxeak martxan jarri du mikromezenasgo kanpaina bat, TotSuma-ren laguntzaz, duela zortzi urtetik antolatzen duten zinema mostrak urrats bat egin dezan.

2014-01-14

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Katalunian euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzea du helburutzat Euskal Etxeak. Duela zortzi urte hasi ziren euskal zinemaren mostra antolatzen, eta aurte aurrepauso bat ematea erabaki dute. Otsailaren 13tik 22ra, Bartzelona euskal zinemaren hiriburu izatea nahi dute, mostra jaialdi bilakatu eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz. Bartzelonak munduko herrialde eta kultura askotako zinema jaialdiak hartzen ditu, baina oraindik ez du euskal zinema jaialdirik. Zinemaldia.cat-ek hutsune hori bete nahi du. Horregatik abiarazi dute aurten mikromezenasgo kanpaina, TotSuma-rekin batera.

Kataluniako ikusleari euskal kultura eta zinema ezagutarazi nahi diote, Euskal Herrian egiten dena ezagutzeko aukera eman. Bartzelonako zinema aretoetara iristea pauso garrantzitsu bezain garestia da, baina horren aldeko apustua egin nahi du euskal etxeak. Proiektuak aurrera egin dezan, diru laguntza behar du, besteak beste, zinema areto, bidaia eta ostatuak ordaintzeko.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2880' AND data='2020-07-11' LIMIT 1