Edukira joan

Publizitatea

ZINEMA

Efektu berezien bilakaera, zineman

Ia lau hamarkadatan filmetako efektu bereziek izan duten eboluzioa bideo labur batean bildu dute; Oscar saria irabazi duten filmak erakusten dira, eta lehenengotik azkenengora izan den garapena nabarmena da.



2014-01-30

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Teknologia berrien eragina zineman ere antzeman da, eta 37 urtetan egin diren pelikulek hainbat aldaketa jasan dituzte.

Efektu berezi onenak erabili dituzten film sarituak jaso ditu zine zaletu batek, eta ia bost minututako bideoan filmek izan duten eboluzioa ikusten da. 1977an saritu zuten lehen filma, Star Wars, eta 2012an azkenengoa, Lof of Pi. Aurten erabakiko dute zein pelikula izan zen 2013an efektu berezi onenak erabili zituena; momentuz, honakoak dira izengaiak: Star Trek Into Darkness, The Lone Ranger, Iron Man 3, The Hobbit: The Desolation of Smaug eta Gravity.

Honako filmak dira saritutako batzuk: Star Wars (1977), Superman (1978), E.T. (1982), Aliens (1986), Jurassic Park (1993), Matrix (1999), The Lord of the Rings (2002), King Kong (2005), Spiderman (2004) eta Life of Pi (2012).

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2905' AND data='2019-06-26' LIMIT 1