Edukira joan

Publizitatea

INGURUMENA

Altxor bizidunak

Mother Nature Network atariak munduko hamar zuhaitz zaharrenak bildu ditu: Laritza, gaztainondoa eta olibondoa, besteak beste. Zuhaitz bakoitzak bere historia du.

2014-02-07

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
3.000 urteko olibondoa dago Greziako Klera uhartean.
3.000 urteko olibondoa dago Greziako Klera uhartean.

Milaka urteko zuhaitzak bizirik daude oraindik, gainera, egoera onean daude asko eta oso emankor. 70 mila zuhaitz espezie inguru daudela uste dute adituek planetan, laborategietan egin ohi diren gurutzatzeak zenbatu gabe.

Honakoak dira Lurreko hamar zuhaitz zaharrenak:

Matusalen, 4.841 urte
Bristlecone pinuaren jatorrizko espezieetako bat da, planetako zaharrena; Kaliforniako Inyo basoan dago, baina segurtasun neurriengatik sekretupean dago bere kokaleku zehatza.

Sarv-e Abarqu, gutxienez 4.000 urte
Altzifrea Yazdeko (Iran) lurretan dago. Asia osoko bizidun zaharrena ez ezik, lurraldeko oroitarria ere bada.

Llangernyweko hagina, 4.000 urte inguru
Galesko iparraldeko Llangernywko herrixkan dago zuhaitza, San Dygain elizaren hilerrian zehazki.

Laritza, 3.640 urte
Ipar Amerikako Bristlecone pinuaz gain Laritza biziraun duen planetako espezie zaharrena dela uste dute adituek. Txilen eta Argentinan daude gehienak.

"Senataria", 3.500 urte
AEBetan indioek zuhaitza erreferentzi puntu gisa erabiltzen zuten. Altzifrea bere espezieko zaharrena dela uste dute adituek. Senatari izenez ezagutzen da, 1927. urtean lursaila eman zuen senatariaren omenez. Hainbat urakan jasan behar izan ditu, baina bizirautea lortu du.

Oihaneko aitalehena, 3.000 urte
Cariana Legalis espezieko zuhaitza Brasilen dago; oso gauza sakratutzat daukate. Hala ere, gizakiaren mehatxuak jasan zituen.

Vouves olibondoa, 3.000 urte inguru
Mediterraneoko zazpi olibondoetako bat da; 2.000-3.000 urte bitartean dituzte. Greziako Klera uhartean dago, eta harritzekoa bada ere, oraindik olibak ematen jarraitzen du. landarearen ezaugarri esanguratsuena da lehortea, sua eta gaixotasunak jasateko gaitasuna izatea.

Jomon Sugi, urte zehaztugabea
Cryptomeria motako zaharrena da; Yakushima (Japon) eskualdean dago. 25 metroko garaiera du, eta zenbait adituren arabera 3.000 eta 7.200 urte bitartean ditu.

Ehun zaldien gaztainondoa, 2.000-4.000 urte bitartean
Siziliako Etna menditik bost kilometrotara dago; munduko gaztainondo zaharrena eta altuena da. Elezaharraren arabera, ehun zaldun harrapatuta gelditu ziren ekaitz baten ondorioz. Gainera, Guinness errekorra eskuratu zuen zirkunferentzia handiena duen zuhaitza izateagatik: 109 metro.

Sherman jenerala, 2.500 urte
Sekuoia Cupressaceae familiakoa da, eta Sherman jenerala da bizirik dagoen zaharrena. Munduko zuhaitz handiena da –83,4 metroko garaiera eta 7,7 metroko diametroa–. Kaliforniako Sekuoia parkean dago.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2917' AND data='2017-08-18' LIMIT 1