Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

Hidrogenoa, urrezko energia etorkizunean

Fisikariek aurrenekoz fusio nuklear baten bidez energia eraginkorki sortzea lortu dute; zentral nuklearrek ez bezala, erregai erradioaktiboak isurtzen ditu, eta agorrezina da.

2014-02-14

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Energia gastatu baino gehiago ekoiztea da arrakastaren gakoa. Hainbat ikertzaileren mendeetako lana da; lehendik zegoen Lurrean eguzki energia sortzeko formulari fusio nuklearra gaineratu diote.

Fisika arloan, fusio nuklearraren asmakuntza itzela izan da. Bi atomok elkarren artean talka egitean sortzen duten energia da, eta fisio nuklearrak ez bezala —atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen erreakzio nuklearra—, honek ez ditu hondakin erradioaktiboak sortzen. Gainera, erregai ia agorrezin baten bidez produzitzen da: hidrogenoa, itsasoan ia nahi adina dagoen erregaia. Hainbat adituk diote etorkizuneko erregaia dela; eguzkiak bere nukleoan duen energiaren ia parekoa dela uste dute, agorrezina, garbia eta berak bakarrik energia produzitzeko gai dena.

Energia egokia bilatzeko erronkan lehen aurrerapauso garrantzitsua Kaliforniako (AEB) Nacional Lawrence Livermore laborategiko zientzialariek eman zuten: fusio nuklearra aktibatzeko behar den erregaia baino energia gehiago produzitzea. Ordea, fisikariek lortu ez zutena honako hau izan zen: hidrogenoa egoera egonkor batean eduki ahal izateko, magnetikozko edo laser izpien bidezko ontzi bat eraikitzea. Izan ere, energia mota hura lortzeko plasma egoeran egon behar baitu —laugarren egoeran—, alegia ez likido, ez solido ezta gas egoeran ere.

Erronka hauxe zen: ehun milioi Celsius gradu baino gehiagoko fusioa mantentzeko gai den edukiontzi bat sortzea, horrela, fusioa gauzatzeko beharrezkoa den energia kopurua baino gehiago lortu ahal izateko.

Eguzkia baino beroagoa

Esperimentuaren bidez, hidrogenozko atomoak berotzea eta estutzea eta laser izpiekin haiek bonbardatzea lortu zuten. Horrela, molekula berriak sortu zituzten, non hidrogenozko plasma "berotzen" zuten. Ondorioz, fusioa lortu zuten, eguzkiaren erdigunean baino zazpi aldiz tenperatura handiagoa zuena.

Omar Hurricane ikerketaren egileetako batek azaldu du aurreko probetan lortutako emaitzak baino "hamar aldiz hobeak" izan direla, baina, hala ere, oraindik ez dutela aurkitu "fusioa pizteko puntu zehatza"; hartarako, "energia ehun aldiz gehiago" beharko da. Honela dio Hurricanek: "Zirraragarriena da goraka ikusten ari garela modu konstantean".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2932' AND data='2017-09-20' LIMIT 1