Edukira joan

Publizitatea

ARGAZKILARITZA

Gettyk argazki artxiboa zabaldu du, sarean doan erabiltzeko

Argazkiak webgune, blog eta sare sozialetan erabili ahal izango dira, baina ez helburu komertzialekin.

2014-03-08

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Kode baten bidez txertatu ahal izango dira Getty Images enpresaren argazkiak webgune, blog edota sare sozialetan. "Getty Images mundu bisualago bat sortzeko bidea zabaltzen ari da. Gure funtzio berriak ahalbidetzen du edonork era erraz, legezko eta doakoan gure argazkiak elkarbanatzea", azaldu du enpresak.

Argazki artxibo zabala du Getty Imagesek. Zehaztu duenez, ezingo dira irudi horiek helburu komertzialekin erabili, eta publizitatea aipatu du adibide gisa.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='2971' AND data='2019-10-20' LIMIT 1