Edukira joan

Publizitatea

BERTSOLARITZA

Bertsomovieda-ren irabazleek badute izena jadanik

'Paradisua lurpean', 'Sar dadila kalabazan' eta 'Handitan bertsolari izan nahi dut' dira horietako batzuk.

2014-04-01

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Indarra hartzen ari da Bertsomovieda, urtez urte. Bertsolaritzari bultzada eman asmoz sortu zuen Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak. 24 lanek parte hartu dute aurten. Igandean amaitu zen lanak aurkezteko epea, eta gaur bertan jakinarazi dituzte irabazleak. Hainbat kategoria ditu lehiaketak, eta lanetako batek bi kategoriatan irabazi du. Bertsorik onenaren eta publikoaren sariak eskuratu ditu, hain zuzen ere, Beira taldearen eta Izaskun Bernedoren Sar dadila kalabazan lanak.

Helduen kategorian, bi sari eman dituzte: lehenengoa Lander Garro eta Maddalen Arzallusen Paradisua lurpean lanak eskuratu du, eta Gero Pentzauku Produkxionsen Bertsofrikia lanak bigarrena.

Gainontzeko sarituak lehiaketaren webgunean ikus daitezke.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3020' AND data='2020-09-18' LIMIT 1