Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

Enpresek eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko ataria sortu dute

'Lansarean.org' atarian, enpresek lan eskaintzak egin ahalko dituzte, eta lan bila dabiltzan profesionalek curriculuma jar dezakete.

2014-05-29

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Lan atari berria, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duen tresna bat da. Lan bila dabiltzan hautagaiek, lehendabizi, kontu bat sortu beharko dute, euren profila betetzeko, eta, horrela, lan eskaintzetan izena emateko. Behin profil publikoa beteta, enpresek hautagaiekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo sozioekonomikoa euskalduntzea du helburu, eta horretarako sortu dute tresna berria. 
Haren bidez, alde batetik, enpresek euren lan eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Hautaketa prozesuak kudeatu eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan eskaintzen berri izan eta horietan izena emateko aukera edukiko dute.

Webgunea proba fasean egon da azken asteetan, eta 250 curriculum inguru batu dituzte.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3129' AND data='2022-11-26' LIMIT 1