TEKNOLOGIA
Android 5.0, euskaraz
Lollipop berrian sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahal izango da, beste 14 hizkuntza berrirekin batera.
2014-10-16

Googlek euskara integratuko du Android 5.0 Lollipop sistema eragilean. 68 hizkuntzatan erabili ahal izango da; horietatik 15 lehen aldiz sartu ditu konfigurazioan —tartean, euskara eta galiziera—.
Googlek iragarri duenez, Nexus 6 eta Nexus 9 izango dira Android 5.0 sistemaren eguneraketa izango duten lehen gailuak; Nexus 5, 7, 10 eta 4ak eta Google Play Editions-eko gailuek ere hurrengo asteetan izango dute eguneratzeko aukera.