SARE SOZIALAK
Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegainek irabazi dute txiotesiaren bigarren lehiaketa
Iñaki Alegria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariak nabarmendu du aberasgarria izan dela ikerlarien lanen berri izatea.
2014-11-26

Itziar Gonzalez-Dios EHUko IXA Taldeko doktoregaia izan da "Txiolari ulergarriena". 2012an doktorego-tesia aurkeztu zuen eta egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Eneko Bidegain izan da, berriz, "Txiolari originalena".
Gonzalez-Dios Pasai San Pedrokoa da eta 26 urte ditu. Alemaniar Filologian lizentziatu zen EHUn eta egun tesia egiten ari da unibertsitate bereko IXA Taldean. Bere tesiaren behin-behineko izenburua Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazioa euskararen tratamendu automatikoan da eta 2015 amaieran edo 2016 hasieran irakurtzeko asmoa du.
Honakoak izan dira txiolari ulergarrienaren txio irabazleak:
1 Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan. #txiotesia2
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
2 A ze esaldi luzea! Bai hitz arraroa! Ez dut ulertzn! Testua zeharo konplexua da! Sinplifikatu daiteke? #txiotesia2 pic.twitter.com/KMgljefofp
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
3 ErreXaili galdetuko diot, ea zer dioen! ErreXail testuak konplexuak edo sinpleak diren automatikoki esateko gai den sistema da #txiotesia2
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
4 Testua konplexua da! Eta sinplifikatuko dut! Hitz zailak ordezkatuko ditut eta esaldiak banatuko ditut. #txiotesia2 pic.twitter.com/n9PAUFiHLf
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
5 Ederki! Testu berri honek jatorrizkoaren esanahia mantendu du baina ulergarriagoa da! Itzulpen automatikoa ere hobea da! #txiotesia2
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
6 Sinplifikatutako testuek abantaila ugari eskaintzen dituzte. Gainera, automatikoki eginez, denbora eta lana aurrezten da. #txiotesia2
— Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD) November 18, 2014
Bidegain kazetari eta idazle baionarra da eta 39 urte ditu. Euskal Ikasketak egin zituen Baionan eta 2012an aurkeztu zuen doktorego-tesia: Lehen Mundu Gerra Eskualduna Astekarian. Gaur egun irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, Aretxabaletako Campusean.
1. "1. Mundu Gerra Eskualduna-n" Alemanen aurka herraz, 7.000 ale erraz zabaltzen ziren euskaraz eta zer idazten zuten gerraz? #txiotesia2
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014
2. Orri ta berriak urri, eta zentsura bihurri. Kazetariak soldadu eta erreportaje iturri. #txiotesia2 pic.twitter.com/kD5syrd4GK
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014
3. Alemana deabrua, Ta Frantzia aingerua, Idazle haiek argi zeukaten Noren alde zen zerua. #txiotesia2 pic.twitter.com/aMTrg9fIlY
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014
4. Desertoreentzat lotsa Soldaduentzat poza Idazten zuten frantsesa zela Euskaldun onen bihotza #txiotesia2 pic.twitter.com/Oda6UR8eE2
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014
5. Frantses armada "gurea", Goraipatuz adorea, "Herriarentzat" hiltzea baitzen euskaldunen ohorea. #txiotesia2 pic.twitter.com/1LnLbziwkG
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014
6. Gerran ibilirik prestu Frantzia zuten babestu Eskualduna-tik eta euskaraz Herria zuten frantsestu #txiotesia2 pic.twitter.com/QoCvPTiexL
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) November 18, 2014