Edukira joan

Publizitatea

IDAZLANAK

Toti Martinez de Lezea Beasainen izango da bihar, Gurasoei Gutuna lehiaketaren sari banaketan

Ttiklik.com elkarguneak hirugarren urtebetetzean antolatu du idazlan laburren lehiaketa. Martinez de Lezea haurrei euskal mitologiaz mintzatuko zaie, eta bere azken liburua aurkeztuko du.

2014-11-28

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Toti Martinez de Lezea, 'Enda Lur' liburuaren aurkezpenean asteazkenean. /
Toti Martinez de Lezea, 'Enda Lur' liburuaren aurkezpenean asteazkenean. / Andoni Canellada, Argazki Press

"Zergatik ez idatzi gurasoei?", galdetu zuen Xabier Mendigurenek Gurasoei Gutuna lehiaketa aurkezteko. "Ez bakarrik maite dituzula esateko. Edo bai". Ttiklik elkarguneak II. Idazlan Laburren lehiaketa antolatu du aurten, eta larunbatean izango da sari banaketa ekitaldia Beasainen (Gipuzkoa), Igartza jauregian, 11:00etan. Umeentzako txoko berezi bat egongo da.

"Goizero esnatzean, beti berdina izaten zen dena, erritua balitz bezala", idatzi zuen Toti Martinez de Lezeak. Idazle gasteiztarra izango da sari banaketan. Sariak hiru mailatan banatu dituzte: 6-11 urte bitartekoak, 12-18 urte bitartekoak eta helduak. Ekitaldian haurrei euskal mitologiaz ariko zaie Martinez de Lezea eta gero Enda Lur bere azken liburua aurkeztuko du.

"Gogoratzen naiz ama nola ibiltzen nintzen zuri gonatik tira eta tira —oroitu zuen Dionisio Amundarainek—. Zein gogor egiten zaidan orain zuen, aitaren eta amaren, jiran ezin ibilia". Lehiaketako epaimahaikide Uxue Alberdi izan da. Sari banaketa ekitaldia irekia izango da, eta parte hartzera gonbidatu du Itxaro Mendizabal Ttiklik taldeko buruak. Ekitaldian, 14:00etan, otordu bat ere izango da joan direnentzako.

"SMSrik eta Whatsappik gabeko antigoaleko denbora haietan, zein umek idatziko zien gurasoei hauek urrun zeuzkanak ez besterik?", galdetu zuen Pello Zubiriak lehiaketaren aurkezpenean. Lehen hala bazen, orain, Ttikliken eskutik, ez da horrela, eta hori sarituz, Ttiklikek goizpasa polita antolatu du familia osoarentzako, bere hirugarren urteurrena ospatzeko.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3427' AND data='2022-05-17' LIMIT 1