Edukira joan

Publizitatea

KOMUNIKAZIOA

21 urterekin hartuko du erretiroa

'Goenkale'-ren azken denboraldia izango dena prestatzen ari da ETB. 1994az geroztik dago ikusgai.

2014-12-16

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Kontxu Odriozola aktorea izan zen urte luzez telesaileko protagonistetako bat.
Kontxu Odriozola aktorea izan zen urte luzez telesaileko protagonistetako bat. Imanol Otegi / Argazki Press

Bi hamarkadatik gorako ibilbideari amaiera emango dio Goenkale telesailak, 2015eko abendura arte izango baita ikusgai ETB1en. Horrela adostu du ETBko zuzendaritzak eta ETB1eko telesaila ekoizten duen Pausoka ekoiztetxeak. Datorren urtarriletik aurrera astelehenetan eskainiko da, 22:15ean.

"Goenkaleren grabazioak hamar astez luzatuko dira Miramongo produkzio zentroan, eta oraindik goiz da 2016ko programazioaren ardatzak zehazteko, baina, egia da bultzada eman nahi diegula fikziozko telesailei datorren udazkenean, proiektu berriak estreinatuz eta aztertuz", adierazi du ETBko zuzendaritzak.

21 urte daramatza telesailak emisioan, eta denbora horretan guztian ibilbide oparoa izan duela nabarmendu dute: "Berebiziko garrantzia izan du, euskarazko telebistari ez ezik, euskarari berari ere ekarri handia egin baitio".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3473' AND data='2019-05-26' LIMIT 1