Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Anoeta karaoke erraldoi bihurtuko da

Azkue Fundazioaren bideo bat eskainiko dute igandean Reala eta Athleticen arteko derbian, eta harmailetako 30.000 jarraitzaileri Urkoren Guk euskaraz abestia kantatzeko eskatuko diete.

2010-12-01

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Euskararen Eguneko bihar ospatuko den arren, igandean ere izango du tokia Anoetan Realak eta Athleticek jokatuko duten derbian. Partida hasi baino minutu batzuk lehenago bideomarkagailuan Azkue Fundazioak egin duen bideoa eskainiko dute. Azkue Fundazioak aurreratu duenez Gipuzkoa eta Bizkaiko paisaiak ikusiko dira bideoan.

Bideoak Urkoren Guk euskaraz abestiaren musika zabalduko du lau haizetara, eta harmailetan dauden 30.000 parte jarraitzaileei guztiek elkarrekin abestia kantatzeko gonbitea luzatuko zaie. Etxe abeslari bizkaitarraren bertsioa izango da entzungai, eta karaokea erraztea abestiaren letra bideomarkagailuan irakurri ahal izango da. Eskuorri batean ere letra hori eskura jarriko zaie jarraitzaileei.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='371' AND data='2019-12-16' LIMIT 1