Edukira joan

Publizitatea

AZPIEGITURAK

Txinako tren batek munduko abiadura errekorra gainditu du

'Armonia zenbakia' izeneko trenak 486,2 kilometro orduko abiadura hartu du. Pekin eta Shangai lau ordutan lotzea espero dute.

2010-12-04

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Armonia zenbakia du izena, eta gaurtik munduko tren azkarrena da. Txinan sortu dute, eta 486,1 kilometro orduko abiadura hartzera iritsi da Zaozhuang eta Bengbu hirien artean. Tren hori Pekin eta Shangai artean jarriko da erabilgarri, eta 2011n 24 geltoki izango ditu ibilbidean. Hiri batetik bestera soilik lau ordu beharko dituela iragarri ditu. Egunero 220.000 erabiltzailek zerbitzu hori erabiltzea espero da, izan ere, Txinako bi gune ekonomiko handienak elkartuko ditu.

Zerbitzu horretan 12.000 milioi dolar xahutuko ditu Txinako Gobernuak, eta atzerriko enpresak inbertitzera deitu ditu. 2020. urtean abiandura handiko trenak Txinako probintziko hiriburu guztiak elkartzea aurreikusi dute,.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='378' AND data='2017-03-29' LIMIT 1