Edukira joan

Publizitatea

KOMUNIKAZIOA

Jendetza Tuteran, 'Game of Thrones'-erako 'casting'-ean

Game of Thrones telesail arrakastatsuak Nafarroan grabatuko ditu datorren denboraldiko hainbat eszena. 3.500 lagunetik gora aurkeztu dira casting-era.

2015-07-03

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Game of thrones telesaila
Game of thrones telesaila

Modexpor International agentziak eman du albistea. Oraindik ez dute zehaztu telesaileko zein lokalizazio ordezkatuko duen Nafarroak, baina Bardeako klimarengatik eta paisaia lehorrarengatik, Dothraki herria izan daitekeelakoan daude.
Tuteran egin dute casting-a. Guztira, 1.200 pertsonaren bila dabiltza; 18 eta 65 urte bitarteko 800 gizon eta 400 emakume. Uztailaren amaieran hasiko dira seigarren denboraldiko grabaketak, Belfasten. Bardeako grabaketak irailaren 20tik 25era izango direla aurreikusten dute.

3.000 eta 4.000 lagun artean aurkeztu dira casting-era. 08:00etan hasi dituzte probak, eta "lehen aukeraketa" bat egin dute jada. Eneko Larrarte Tuterako alkateak nabarmendu du ekoizleak "oso pozik" daudela bertara joandako jende kopuruarekin.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='3866' AND data='2022-10-02' LIMIT 1