Edukira joan

Publizitatea

URRINAK

Gernikako arbolaren perfumea sortu dute

Laudioko enpresari batek Jimmy Boyd urringilearekin batera Gernikako Arbolaren usaina duen perfumea sortu du. "Euskal Herritik urrun dauden eta etxea oroitu nahi dutenei" zuzendutako produktua dela azaldu dute sortzaileek.

2015-10-09

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Gernikako Arbola Bizkaiko Batzar Nagusietako juntetxean.
Gernikako Arbola Bizkaiko Batzar Nagusietako juntetxean. Jon Hernaez / Argazki Press

"Gernikako Arbolaren urtadarren hostoak beratuz sortu dugu perfumea", azaldu du Alfredo Pereiro Rekakoetxea enpresariak. Urteak daramatza Pereirok Haritz Zaharraren urtadarrak billtzen eta sailkatzen. Euskal Herriko hamaika herritan daude Gernikako Arbolaren kimuak. Notario baten laguntzaz herriz herri jaso ditu ezkurrak eta mintegi propioa egin du.

Horrela, 2013an Gernikako Haziak egitasmoa martxan jarri zuen Pereirok. Arbolari buruzko historia eta datuak biltzen dituen webgunea sortu, eta Gernikako Arbolaren kimuak internet bidez saltzen hasi zen. Bi urtetan ehundaka pertsonek erosi dituzte kimuak, bereziki diasporako euskaldunek. Hala ere, Pereirok azaldu du hainbat herrialdeetan "oso zaila" dela salmenta egitea, loreak esportatzeko araudi zorrotzak baitituzte, besteak beste, Argentinan, Mexikon, Filipinetan eta Kolonbian.

Orain ordea, beste pausu bat eman du Pereirok. Haziak Gernikako Arbolaren urrina sortu du. Jimy Boyd perfumegilearen laguntza izan du horretarako. Boyd ibilbide luzeko urringile katalana da. Urteetan urringintzako enpresa handietan lan egin ostea, berezko bidea egitea erabaki zuen. Gaur egun, haren semearekin batera urringintza alternatiboan sartua dago buru belarri. "Hirietan eta bertan bizi diren pertsonen izaeran oinarrituta" dauden perfumeak sortzen ari da.

Haziak perfumea oriangoz, internet bidez bain ezin da erosi, baina laster salgai egongo da Gernika, Gastez, Iruñea, Laudio eta Donostiko dendatan.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='4023' AND data='2020-06-01' LIMIT 1