Edukira joan

Publizitatea

KLIMA ALDAKETA

Zenbait espezie hibridatzen ari dira Ipar Poloko izotza urtzen ari delako

Desagertzeko arriskuan dauden animalia asko ari dira beste espezie batzuekin hibridatzen. Dagoeneko aurkitu dituzte hartz zurien eta hartz arreen arteko kumeak.

2010-12-15

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Berotegi efektuak eraginda urtzen ari da Ipar Poloko izotza, eta horrek zenbait espezie desplazatzea ekarri du. Horren eraginez, animalia batzuk hibridatzen ari dira. Kasu askotan, gainera, galtzeko arriskuan dauden animaliak dira, beraz, beste espezie batzuekin nahasteak areagotu egiten du desagertzeko daukaten arriskua. AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren datuen arabera, 22 itsas ugaztun hibridatzeko arriskuan daude, eta horietatik 14 desagertzeko arriskuan dauden espezieak dira.

Aurten ehiztari batzuk hartz arrearen eta hartz zuriaren arteko animalia aurkitu zuten. Hartza zuria zen, baina, marroi koloreko markak zituen. Ez da lehenengo kasua izan, ordea, 2006an ere halakoxe bat aurkitu baitzen. Ipar Poloko izotza urtzen doan heinean, areagotzen ari dira itsas txakurren eta mazopen arteko kumeak ere. Zientzialariek diotenez, XXI.mende amaierako udan ez da izotzik izango Ipar Poloan, horren eraginez, hartz zuriek, hartz arreen lurretan denbora gehiago pasa beharko dute, hibridazio arriskua asko areagotuz.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='417' AND data='2017-06-26' LIMIT 1