Edukira joan

Publizitatea

EGUBERRIAK

Tradiziozko jantziak nola atondu

Jantzi tradizionala janzteko egunak iristear dira Euskal Herriko toki askotara. Zer jantzi eta nola jantzi, ordea, ez da beti hain garbi izaten. Ane Albisu adituak hitzaldia eta erakustaldia eskainiko ditu ostiralean Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etan.

2010-12-16

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Euskal Herriko jantzi tradizionalak.
Euskal Herriko jantzi tradizionalak. Atondu
Santotomas, Eguberri bezpera, azoka bereziak... Abenduarekin batera Euskal Herriko jantzi tradizionala janzteko parada iristen da herri askotara, eta horren harira, Ane Albisu adituak Gure tradiziozko jantziak nola atondu hitzaldia eskainiko du ostiralean, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean.

Izan ere, ez dago hain garbi zein den Euskal Herriko jantzi tradizionala, kanpoko janzkera batzuk XX. mendean modan jarri eta errotu baitziren. Hitzaldia Ohitura Zaharrak Abesbatzak antolatu du, eta, besteak beste, emakumeek zapia nola jarri behar duten erakutsiko du Albisuk, XIX. mendera arte oso ohitura errotua baitzen hori Euskal Herrian.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='422' AND data='2021-02-26' LIMIT 1