Edukira joan

Publizitatea

GERTAKARIA

Milaka txori hil dira AEBetan, hegan egiten ari zirela

Urteberri gauean 5.000 txori erori ziren lurrera Arkansasen. Oraindik ez dakite zergatik gertatu den.

2011-01-03

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Gauza bitxia gertatu zen Urteberri gauean AEBetan. Arkansas estatuan 5.000 txori inguru, hegan ari zirela, lurrera erori eta bertan hil ziren. Adituek ez dakite zergatik.

Txori gehienak Beebe izeneko herrian erori ziren, Little Rock hiriburutik 48 kilometrora. Garbiketa zerbitzuek espaloietatik eta teilatuetatik jaso behar izan zituzten.

Herriko agintariek uste dute Urteberri gaueko su festen ondorioz edo azken egunetan izandako txingorraren ondorioz hil direla. Aztertutako txoriek, ordea, ez dute inolako zauririk, eta agian gertakari horiek sortutako estresak hil dituela uste da.

Jasotako txoriak laborategietan aztertzen ari dira.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='462' AND data='2017-06-26' LIMIT 1