Edukira joan

Publizitatea

TEKNOLOGIA

Twitter euskaraz izateko kanpaina, abian

Ahal den sinadura gehien behar dira. Katalanek lortu dute.

2011-02-24

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Gaur egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago, eta hurrengo itzulpenak zein izango diren erabakitzen ari dira. Katalanek kanpaina batekin lortu dute baietza jasotzea. Euskal Herrian ere hasi dute kanpaina, Twitterreko zuzendariari euskarara ere itzul dezaten eskatzeko.

Horretarako sinadurak behar dituztela adierazi dute. Katalanek hiru atxikimendurekin lortu dute baietza.

Vicent Partal vilaweb.cat Kataluniako webguneko zuzendariak lorpen hori garrantzitsua dela idatzi du. "Behin zure hizkuntza Interneteko proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz itzuliko du bere tresna zure hizkuntzara. Hori ari da gertatzen katalanarekin. Horregatik, kontua oso sinplea da: edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko".

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='591' AND data='2022-05-20' LIMIT 1