Edukira joan

Publizitatea

ASTRONOMIA

Ilargi eklipse osoa ikusgai izango da gaur

Donostiako Eureka! Zientzia Museoak behaketa antolatu du Aranzadirekin batera.

2011-06-14

  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gaur iluntzean ilargi eklipse osoa izango da, eta eguraldiak laguntzen badu, Euskal Herri osotik izango da ikusgai. 22:14ean iritsiko da osotasunera, eta Donostiako Eureka! Zienetzia Museoak doako gaueko behaketa antolatu du Aranzadirekin batera, eklipsea ikusteko. Gainera, zerua lainotuta badago, zuzeneko konexioa egingo dute gertaera ematen ari diren beste behaketa-leku batzuekin.

Eureka!-k jakinarazi duenez, hurrengo ilargi eklipse osoa 2015eko irailaren 28an izango da. Gaurko egitaraua 21:00etan hasiko da, eta Donostiako planetariumean eklipsearen azalpenak emango dituzte. 22:00etan hasiko da behaketa, horretarako aukera badago. Ilargi eklipseak ordubete eta hiru ordu laurden iraungo ditu.

Mende honetan 230 ilargi eklipse izango dira, eta horietatik 85, osoak. 223 eguzki eklipse ere izango dira, eta horietatik 68 izango dira osoak. Pasa den ekainaren 1ean eguzki eklipse partziala izan zen, eta uztailaren 1ean beste bat izango da. Ekainaren 1ekoa bezala, ordea, uztailaren 1ekoa ere ez da Euskal Herritik ikusgai izango. Abenduaren 10ean beste ilargi eklipse bat izango da.

SELECT SQL_NO_CACHE id,kopurua FROM albis_ikusiak WHERE albis_id='873' AND data='2017-06-26' LIMIT 1