MUSIKA
Musikari bati laneko zaratagatik entzumena galdu duela onartu dio legeak
Donostiako Gizarte Auzitegiak eman dio arrazoia Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolinistari. 2.990 euroko kalteordaina eman beharko diote.
2011-07-15
Gizarte kontuak eraman ohi dituen Donostiako Auzitegiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolinista bati arrazoi eman dio.
Laneko zaratagatik hipocusia edo entzumenaren galera zuela salatu zuen, eta ordainetan, lantokiak 2.990 euro ordaindu beharko dizkio.