Joaquim Rodriguezek irabazi du Euskal Herriko Itzulia, bere ibilbideko erlojupekorik onentxoena eginda. Tom Dumoulin nagusitu da azken erlojupekoan, eta Sergio Luis Henao eta Ion Izagirre igo dira podiumera.
Mikel Landak irabazi du bosgarren etapa, eguneko ihesaldian sartu eta Aiako aldapan erasoa jota. Gaur bukatuko da itzulia, 18,3 kilometroko erlojupekoarekin.