Noiz sortua: 2014-03-11 00:30:00

Arriaga antzokiak Ercilla saria irabazi du Carlo Goldoniren obrarengatik

Iaz Bilboko teatroan egindako 'Los enamorados' lana Euskal Herriko antzerki ekoizpen onena izan da

Erredakzioa -

2014ko martxoak 11

Bilboko Arriaga antzokiak Ercilla saria jaso du Carlo Goldoniren (Venezia, 1707-1793) Los enamorados antzezlanarengatik. Goldoniren lanarekin, antzokiak iazko Euskal Herriko antzerki ekoizpen onena egin du epaileen arabera. Arriagako zuzendariordearen alboko Daniel Biancok jaso du saria.

Goldoniren obra gaztelaniara egokituta ekarri zuten Bilbora, eta iazko urriaren 24tik 27ra eskaini zuten. Italiako antzezlan klasikoa izan arren, Euskal Herriko hainbat antzezle aukeratu zituzten. Sandra Fernandez Aguirre, Mikel Losada, Itsaso Quintana, Felipe Loza, Ylenia Baglieto eta Aritza Rodriguez aktoreek osatu zuten antzezlana.

Zapore italiarreko lana

Euskal aktoreekin lan egin arren, antzezlanaren ekoizpena Italiako eszena zuzendari Marco Carnitiren esku utzi zuen Arriagak. Goldoniren estiloari jarraituz, tradizioa eta elementu garaikideak nahasten zituen ikuskizuna eraiki zuen Carnitik. Komedia izanik, eszena zuzendariak elkarrizketa biziak eta gehiegikeriara eramandako pertsonaiak eraiki zituen, eta agertokia opera klasikoetan erabiltzen diren estudio bihurtu zuen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.876 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 949 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.434 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Ordiziako azoka neurri berezien artean egin da krisia hasi zenetik. / ©Jon Urbe, Foku

Azokak berriz irekitzeko eskatu dute 200 eragile baino gehiagok

Jon Ordoñez Garmendia

Azokak baimendu eta bultzatzearen aldeko adierazpen bat atera dute 60 eragile inguruk, ekoizleak, kontsumo elkarteak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak tartean, eta beste ugarik adierazi diete atxikimendua egunean zehar. Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertu dute. Azokak debekatu baina saltoki handiak irekita jarraitzen dutela salatzen dute eta horrek atzean beste helburu batzuk izan ditzakeela pentsarazten diela. Zuzeneko salmenta eta saltoki txikiak lehenesteko eskatu dute eta azoken aldeko ekimenetan parte hartzera deitu dute.

Etxegarai:«Babes neurrietan [Ipar] Euskal Herria burujabe izatea nahi dut»

Etxegarai:«Babes neurrietan [Ipar] Euskal Herria burujabe izatea nahi dut»

Ekhi Erremundegi Beloki

Ipar Euskal Herriko enpresei dei egin die Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, maskarak eta gisa bereko babes neurriak fabrikatzeko gai diren erran dezaten. Krisi sanitarioaren ondotik krisi ekonomikoa izanen dela iragarri du. "Ezinbestekoa da ekonomia berriz abiatzea; Euskal Elkargoa zorpetu beharko da".

Iruñeko Erruki Etxea zahar etxea. / ©Iñigo Uriz Foku

Positibo kopurua %4,8 igo da Nafarroan

Jon Ordoñez Garmendia

Hego Euskal Herrian egonkor mantentzen da. Nafarroako Gobernuak osasun langileen artean egindako proba kopuruari egotzi dio igoera. Plantillaren 3,6ri diagnostikatu diote koronabirusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna