Komunikazioa. Irlen sarea

Ez da teknologia...

Gorka Julio -

2014ko maiatzak 29
Aspaldi irakurri nuen Steven Johnsonen Emergence: The Connected Lives of Ants, Brains, Cities and Software liburua, baina azken gertakari askok berriz irakurtzera eraman naute. Liburuan larrialdiaren kontzeptua lantzen du inurriak, garunak, hiriak eta softwarea bezalako adibideen bidez. Larrialdia, elementuak bateratuz, sistemaren propietateak elementuen propietateetatik eratorri ezin daitezkeen sistemak sortzeko moduari deritzo.

Liburuan adibide asko daude, baina horien artean lohi-lizun organismoarena dago. Lohi-lizunak, kondizio txarrak (hotza eta hezetasuna) daudenean, organismo zelulabakar independenteen modura jokatzen du, baina, kondizioak hobetzean, agregazio prozesuak abiatzen ditu, eta sistemak osatu. Arraroa badirudi ere, jarrera horretan ez dago bidea markatzen duen goitik beherako elementu jakintsuagorik; behetik gorako prozesuen bidez gertatzen da.

Larrialdiak arau sinple batzuei jarraitzen die. Azkena eta garrantzitsuena, beharbada, bizilagunekin harremana izatearen garrantzia. Ondoriozta daiteke ondoan daudenekin elkarrekintzan egoteak kontaktu gehiago sortuko duela elementu ezberdinen artean. Horrek, sistema informazio lokaletatik abiatuz, jarrera global bat izatera bultzatuko du, baldin eta masa kritikoa badago.

Horrela, inurriek koloniak sortzen dituzten bezala, hiriek auzoak sortzen dituzte, adibidez; baina fenomenoak ez du mugarik. Internet eta teknologia batzuen laguntzaz, elkarrekintza horiek errazago egiten ditugu, eta, beraz, komunikazioa edota politika ere horien bidez aztertzen hasi behar dugu.

Azken hauteskundeetako Podemos alderdiaren emaitza edota aste honetako Can Vies zentro soziala hustearen ondorioz sortutako liskarrak larrialdi fenomenoak dira. Elementuak bakarturik aztertuz, ez genuke inoiz fenomeno osoa ulertuko. Hau da, Pablo Iglesiasen figuran bakarrik zentratuz eta gizartean izandako aurrekariek sortutako sareak alboratuz, ezin dugu ulertu; Can Vies beste zentro sozial okupatu bat bezala ikusita eta Sants auzoan hortik abiatutako dinamikek duten garrantziaz jabetu gabe ezer uler daitekeen bezala.

Era horretako fenomenoak aurreikustea zaila bada ere, gertatzen direnean ondo ulertzen da larrialdiaren indarra. Horregatik, gizartea gako horietan ere aztertzen saiatzea beharrezkoa dugu, teknologiek hartzen duten paperetik harago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna