Berria.eus

Agenda 'El estado de las cosas'

Publizitatea

Agenda

Komunikazioa. Irlen sarea

'El estado de las cosas'

 

2012-05-17 / Gorka Julio

Memeak Interneten oso ezagunak dira. Ahoz aho zabaltzen diren informazio unitateak dira, sarean blog, sare sozial, posta elektroniko, foro... bidez barreiatzen direnak. Esan daiteke Interneteko metakulturaren parte garrantzitsu bat direla, ia-ia haren DNA. Hona hemen gure inguruan zabaldu den baten disekzioa.

Mikel Iturriak, gaztelerazko Pedradas blogean (http://www.javierortiz.net/voz/iturri/), «Lo que acaba de ocurrir en Mercadona es terrible e ilustra muy bien el estado de las cosas» mezua jaso du. Supermerkatu batean gizon batek oinarrizko zenbait produktu erosteko dirua falta eta eskatzean jendeak ez ikusiarena egiteak sortzen dion amorrua kontatzen digu egileak.

Iturriak mezua Twitter bidez ezagutu du. Mezua jaso eta bere blogera eraman du. Blogean iruzkinak egiteko aukera dago eta 200 inguru dira jada. Orduan, jendea mezu hori berriro zabaltzen hasi da sarean zehar, blog eta sare sozialetan batez ere.

Mikel harrituta dago, bere blogean izaten ari den bisita kopurua izugarria delako. «Ez zait horrelako zerbait inoiz gertatu», esan du. Datuak ez dira gutxiagorako: 128.734 bisitari bakar astelehenean eta 188.861 asteartean. Memeak bere kaxa zabaltzen ari den seinale, inflexio puntu batera iritsi den seinale.

Bisitari gehienak sare sozialetatik datoz, baina badira beste gune batzuetatik egindako erreferentziak ere. Hedabide handirik ez. Nahiz eta Facebook bezalako sareak zentralizatuak izan, pertsonak beren sareetan eta eskura dituzten tresnen bidez ari dira mezua zabaltzen.

Hala ere, zergatik ez orduan Iturriak egin duena egin? Zergatik ez dute mezua beren Twitter edo Facebook kontuetan kopiatu eta pegatzen? Badirudi Iturriak egindakoak balio erantsia duela.

Alde batetik, elkarrekintza kapa bat gehitzen dio mezuari, iruzkinen bidez gai zehatz bati buruz eztabaidatzeko aukera. Eremu pribatuetan gelditzen diren iruzkin edo datsegitetatik harago beste zerbait eskaintzen du. Horretaz gain, sare sozial horietako izaera efimeroarekin hausten du; eduki bati garrantzi berezia emanez eta denboran zehar esfera publikoan finkatuz.

Blogosferaren hastapenetan egiten zen zerbait berriro egiteak indarra duela erakutsi du Iturriak. Blogetan mezu interesgarrien aipamena egitea eta zabaltzea merezi duela, alegia.
 

Publizitatea

Agenda saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Ultraaktibitatearen alde egin du Auzitegi Gorenak

Hitzarmenak urtebetera iraungi arren, eskubide kolektiboak eskubide indibidual izatera pasatzen direla dio. ELAren ustetan, "pozteko moduko golpe latza" litzateke PP eta patronalarentzat. LABek zuhurtziaz hartu du epaia.

Aguraingo Sapem lantegia itxi nahi du Arcelorrek

54 langileak kaleratzeko enpleguaren erregulaziorako eskaera aurkeztu du multinazionalak. Proposamenaren "formak eta edukia" salatu ditu ELAk. Aurki mobilizazioetara deituko dituzte langileak.

Gehien irakurriak