Berria.eus

Mundua TREN ISTRIPU BATEAN 49 LAGUN HIL DIRA

Publizitatea

Mundua

Irudia. Argentina

TREN ISTRIPU BATEAN 49 LAGUN HIL DIRA

 

2012-02-23 / Berria

Argentinako hiriburuan gutxienez 49 lagun hil dira —horietako bat adingabea— eta gutxienez beste 600 zauritu —horietatik 50 larri—, tren istripu baten ondorioz. Buenos Airesko Once geltokian tren bat errailetatik atera zen atzo eguerdian, eta nasa jo zuen. Jendez beteta zihoan trena: 2.000 lagun inguru zeuden barruan. Lehen bi bagoiak txikituta geratu ziren, eta 60 lagun geratu ziren burdin artean harrapatuta. Suhiltzaileek burdin zatiak moztu behar izan zituzten haiek ateratzeko —irudian—. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen istripua. Iaz, zortzi tren istripu izan ziren Argentinan, eta guztira 24 lagun hil ziren.
 

Publizitatea