Albistea entzun

Komunikazioa

Gaur amaituko da 'Goenkale'-ren denboraldia; %4,4ko kuota izan du

Euskaldunen artean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %12,2ko ikusle kuota izan du fikziozko saioak
Xabier Perurena eta Loreto Mauleon telesaileko aktoreak.
Xabier Perurena eta Loreto Mauleon telesaileko aktoreak. ETB

Urtzi Urkizu -

2011ko uztailak 5 - Donostia

Euskarazko telesail bakarrak, Goenkale-k, ETB1eko batez besteko kuota bikoizten du. Gaur gauean amaituko da 17. denboraldia, eta %4,4ko ikusle kuota izan du (iaz %5,3). ETB1ek %1,97ko kuota izan du. Euskaldunen artean, berriz, %12,2ko kuota izan du euskarazko fikziozko saio bakarrak —ikusle metatua: 68.000 ikusle—.

Ibon eta Joanaren arteko harremana hautsi ondoren, gaurko atalean Itxasok Joanari aitortuko dio Ibonekin maitemindu dela. Joanak, minduta, azalpenak eskatuko dizkio Iboni. Kevinek ez du ulertzen Eiderren jarrera. Nedarekin jeloskor dago, eta ez du nahi harekin eta Tximistarekin bazkaldu. Bestalde, Nekanek Arralden geratzeko eskatuko dio Naroari, berriro elkarrekin bizitzeko. Bien bitartean, Alicia eta Naia Australiarako bidaia prestatzen ari dira. Abiatu bezperan, Ikernek deitu egingo die umea izan duela jakinarazteko. Olgak eta Germanek ika-mika latza izango dute, eta Olgak ospitalean amaituko du. Gertaeraren lekuko izan ostean, Lukasek aitari leporatuko dio gertatutakoa, eta haren aurkako salaketa jarriko du.

'Goenkalez blai' saio berria

Goenkale irailean itzuliko da ETB1era. Bitartean, astearte gauean Goenkalez blai saio berria ikusi ahalko dute telesaileko jarraitzaileek. Maria Cruickshank aktoreak aurkeztuko du programa, eta bertan, telesailaren historiako gertaera esanguratsuenak bilduko dituzte. Gertaerak bere testuinguruan kokatu, eta protagonisten iritziak jasoko dituzte. Halaber, telesailean aritu izan diren aktoreek gaur egun zer egiten duten kontatuko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna