Noiz sortua: 2012-05-15 00:30:00

Komunikazioa

Martxan da Navarra TV, Canal6ek eta Popular TVk bat egin eta gero

LTDko bigarren katean euskarazko albistegi bat aurkeztuko du Oihane Garzaronek, astegunetan (20:00)
Oihane Garzaronek aurkeztuko du euskarazko albistegia.
Oihane Garzaronek aurkeztuko du euskarazko albistegia. BERRIA

Urtzi Urkizu -

2012ko maiatzak 15
Nafarroan, hiru telebista kate zeuden lekuan bakarra egongo da hemendik aurrera. Izan ere, otsailaren 29an amaitu zituen emanaldiak Canal4 kateak. Ondotik, Canal6 eta Popular Television kateek bat egitea erabaki zuten. Eta biek bat eginez sortutako kate berria Navarra Television da.

Atzo hasi zituen emanaldiak Navarra Televisionek, LTDko bi katetan. Lantaldean, 60 lagun ariko dira, Canal4, Canal6 eta Popular TVtik etorritakoak. Eta aurten Nafarroako Gobernuaren 1.940.000 euroko diru laguntza izango du. Aurreko urteetan, Nafarroako Gobernuak milioi euro bana eman zien Canal4, Canal6 eta Popular TVri. Aurten, dirua edukien gaineko lehiaketa bitartez ematea erabaki zuten; ataletako batean, programa bat euskaraz egitera behartzen zuen lehiaketak.

Euskarazko albistegi bat

Navarra Televisioneko bigarren katearen programazioan, euskarazko bi saio izango dira. Oihane Garzaronek, astelehenetik ostiralera, euskarazko albistegia aurkeztuko du, 20:00etan. Beste saioa lan munduari buruzkoa izango da, larunbat goizean eta astearte gauean.

Albistegietako arduraduna Ricardo Beitia izango da —14:00etako albistegia aurkeztuko du—. Lehen kateko 20:30eko albistegia Lucia Riañok aurkeztuko du. 23:00etan, Vera Villafrancak Diario de la noche programa gidatuko du.

Albiste gehiago

Martxoaren 28an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 6.987 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 312 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 988 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Fruta saltzailea bat, Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

Denera 312 pertsona hil ditu gaitzak Euskal Herrian

Berria

COVID-19ren hilgarritasun tasa %4,7 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Sindikatuek atzo deituriko protesta, Sidenorren Basaurin. / ©Marisol Ramirez, Foku

Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu dute

Edu Lartzanguren

Aditu talde batek eman du gomendioa, kasu kopurua ikusita. Diagnostikaturiko 300.000 kasu egongo dira asteburu honetan Europako Batasunean.

 ©Jaizki Fontaneda / Foku

Dagoeneko 6.965 kasu diagnostikatu dituzte Hego Euskal Herrian

Edu Lartzanguren

Denera 311 pertsona hil dira, eta 1.023 sendatu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna