Albistea entzun

Bilboko jaiak, bibote gorrien betaurrekoetatik ikusita

'Bibote gorriak' kabareta taularatuko dute gaur, Aste Nagusiaren ibilbide bat, ikuspegi kritikoz egina
Ane Zabala, Aiora Sedano eta Galder Perez, <em>Bibote gorriak</em> kabareteko aktoreak.
Ane Zabala, Aiora Sedano eta Galder Perez, Bibote gorriak kabareteko aktoreak. NINO

Manex Munduate -

2013ko abuztuak 20

Kabaret batek dituen osagai guztiak bilduko ditu Bibote gorriak kabaretak, hura taularatuko duten hiru aktoreek adierazi dutenez: musika, kantuak, dantza eta antzerkia. Gilkitxaro antzerki taldeko Ane Zabala eta Galder Perez eta Plataforma Tiranteko Aiora Sedano dira hiru aktoreak; taula gainean, Bibi, Gogo eta Tete izango dira, hurrenez hurren.

Arrantzaleak dira hirurak, eta angulak arrantzatzeko asmoz etorri dira Bilbora. Angulen ordez, baina, mokordoak topatuko dituzte. «Lehorreko arrantza izango da gurea», aurreratu du Zabalak: giza gorotz pila batekin egingo dute topo... Txomin Barullo konpartsan dute hitzordua, 23:30ean hasita.

Aspaldiko ezagunak dira hiru aktoreak, eta aspaldidanik zuten buruan probokazioa ardatz zuen ikuskizun bat antolatzea, ondo pasatzeko helburuarekin betiere. Hiru ordu laurden inguru irauten duen umorez eta kritikaz jositako kabaret arina da moldatu dutena. Kantuak, dantzak eta esketxak tartekatzen dituen ikuskizun hori aurrean topatzen duen oro zirikatzera dator, denari punta atera eta bazterrak nahastera. Sarkasmoz betetako kritika zorrotza eskainiko dute, eta komedia eta umorea ez dira faltako.

Ez da euren begiradatik kanpo geldituko denik. Haien jopuntuan izango dira bai agintariak eta erakundeak, bai konpartsak eta txosnak, eta baita Marijaia bera ere. «Bakoitza bere neurrian, noski», adierazi du Perezek. Aurreratu dute eraso sexisten gaiak ere garrantzi berezia izango duela kabaretean. Bilboko Aste Nagusiaren eta Txomin Barullo konpartsaren 35. urteurrena dela eta, konpartsak berak egin die antzezlana eskaintzeko gonbita. Eta haiek ez dute zalantzarik egin.

«Parodiarako aitzakia»

Aste Nagusiak 35 urte bete izana ere baliatu dute kabaretari ukitu historiko bat emateko. Aste Nagusiaren 35 urteotako historiaren gainbegiratu bat egingo dute, eta baita «zezenak eta antzerkia» jaietako protagonista zireneko frankismo garaiak gogora ekarri ere. «Parodiarako aitzakia ezin hobea da», Perezen iritziz. Oraingo eta lehengo parodiak era nahastuan eskainiko dituzte, orden kronologikorik jarraitu gabe.

Elkarrekin lan egin duten lehenengo aldia bada ere, esperientzia oso positibotzat jo dute, eta ez dute baztertzen elkarlanean gisa honetako proiektu gehiago sortzea. «Kabaretak oso moldagarriak dira, eta jaien gaiak askorako eman dezake», esan du Perezek; berak idatzi du gidoia. Ildo horretatik, Euskal Herriko jaiak gai orokor gisa hartuta Euskal Herrian zehar erakusteko moduko kabaret bat moldatzea pentsatzen ari dira udazkenerako. «Hiri bakoitzeko jaiek ere askorako eman dezakete: Donostiako kanoikada biolentoa eta piratak, Iruñeko sanferminak...». Dena den, ez dute urrutiegi joan nahi: «Oraingoz, Bibote gorriak kabareta, eta, gero, gerokoak».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA / BERRIA

Etxe berri bat euskarari

Unai Etxenausia

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak amaiera emango dio zortzi urteko ibilbideari. Elkarlana eta euskara ardatz hartuta, Arabako euskal sortzaileen akuilu izan da.
Iban Illarramendi eta Eider Perez sarituak, atzo, Iruñean. ©ETXEPARE

Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria

Erredakzioa

'Kiratsa' album ilustratuarekin eskuratu dute saria. Arkakuso baten abenturak ditu kontagai, eta Pamielak argitaratuko du lana, udazkenean
Ekainberriko labar pintura bat. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Historiaurre garaikide bat

Jone Bastida Alzuru

Munduko ondarea da Ekaingo kobazuloa, eta haren erreplika bisitatzeko aukera dago Zestoan: Ekainberri. Duela 13.000-14.000 urteko labar pinturen kopiak daude bertan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...