Berria.eus

Gizartea 11 lagun atxilotu dituzte, ustez AHTaren obretarako materiala lapurtzeagatik

Publizitatea

Gizartea

11 lagun atxilotu dituzte, ustez AHTaren obretarako materiala lapurtzeagatik

 
Mendi martxako parte hartzaileak, abiatu aurretik.
Mendi martxako parte hartzaileak, abiatu aurretik. GARI GARAIALDE / ARP

2011-05-22 / Erredakzioa

Ertzaintzak 11 pertsona —zazpi emakume eta lau gizon— atxilotu ditu Galdakaon (Bizkaia), abiadura handiko trenaren (AHT) lanetarako materiala zuten 200 zaku lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, herenegun arratsaldean izan zen lapurreta, Durangoko Orozketa auzoan (Bizkaia) egiten ari diren lanetan. 16:00 inguruan lanen zaintzaileek eman zuten abisua. Ustezko lapurrek ihes egitea lortu zuten, baina Galdakaon atzeman zituzten. Haien bi furgonetak miatu, eta AHTaren lanetarako materialez betetako 200 zaku aurkitu zituztela jakinarazi du Ertzaintzak. Obretarako materiala lapurtzea leporatuta, identifikatu eta atxilotu egin zituzten.

Bestalde, asteburuan tren lasterraren aurkako mendi martxa egiten ari dira Tolosa eta Hernani artean (Gipuzkoa). Atzo goizean abiatu ziren Tolosatik, eta Adunara arteko bidea egin zuten. Gaur iritsiko dira Hernanira. Mendi martxaren xedea da AHTa eraikitzeak izango dituen ondorioak ikustea. Zati horretako lur gehienak desjabetuta daude, eta laster hasiko dira lanak egiten. Datorren asteburuan, berriz, antzeko helburuekin bizikleta martxa egingo dute Castejon eta Iruñea artean (Nafarroa).
 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

UPNren aurrekontu proiektua atzera bota du oposizioak

2012ko aurrekontuak luzatu beharko ditu berriro gobernuak, hirugarrenez. "Oposizio suntsitzailea" kritikatu, eta aurrekontuak babestu ditu Goikoetxeak. Gobernuaren proposamenaren kontra Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketaren alde bozkatu dute PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta Geroa Baik; UPN eta PPNk, aldiz, kontra.

Gehien irakurriak