Berria.eus

Gizartea Lurralde Antolaketako Legea aldatu nahi du PSNk, Donapea gelditzeko

Publizitatea

Gizartea

Lurralde Antolaketako Legea aldatu nahi du PSNk, Donapea gelditzeko

 

2013-10-23 / Erredakzioa

Donapeako plana gelditzeko Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztutako lege proposamenaren ordez, PSNk hiru zuzenketa aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan. Lurralde Antolaketako Legea aldatu nahi du PSNk, udalerriz gaindiko eragina duten plan sektorialen figura «zehatzago»mugatzeko. Plan horiek lurralde antolaketaren «benetako tresna» bihurtzeko proposamena egin dute sozialista nafarrek. «Helburua da Nafarroako Gobernuak ez ditzala udalerriz gaindiko eragina duten plan sektorialak modu irrazionalean erabili», esan du PSNko Juan Jose Lizarbek.

Bestalde, 3 Mugak Batera plataformak adierazi du Donapeako plana geldiaraztearen alde dagoela, «iruzur egiteko erabili delako eta udal autonomia saihesten duelako Opus Deiren interesen alde egiteko». Aldi berean, Olaztin (Nafarroa) hondakinak erretzeko onartu den Portlanden plan sektoriala gaitzetsi du plataformak, eta eskatu du planaren eraginpeko eskualdeak ez ditzatela kondenatu.
 

Publizitatea