Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Barakaldon gizon bat hiltzea egotzita, hiru gazte atxilotu dituzte

Publizitatea

Gizartea

Barakaldon gizon bat hiltzea egotzita, hiru gazte atxilotu dituzte

 

2012-05-02 / Erredakzioa

Gizonezko bat hil zen atzo goizaldean Barakaldon (Bizkaia), ustez hiru gaztek jipoitu ondoren. Barakaldokoa zen gizona, eta 40 urte zituen. Udaltzaingoak 20 eta 22 urte bitarteko hiru gazte atxilotu zituen goizaldean bertan, hilketarekin zerikusia izan dezaketelakoan.

Hainbat lekukok Udaltzaingoari abisua eman ondoren, udaltzainek San Bartolome kalean topatu zuten 40 urteko gizonezkoa, 03:15 aldera, sudurretik odola zeriola. Minutu batzuk geroago, udaltzainek hiru mutil atxilotu zituzten; 22 urteko Zaratamoko gazte bat, adin bereko Galdakaoko beste bat eta 20 urteko espainiar bat. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Barakaldoko Udalak esan dutenez, bertaratutako anbulantziek ez zuten zauritutako gizona onera ekartzerik izan, eta 04:15 aldera hil zen. 05:40ean eraman zuten gorpua, epailearen aginduz. Ertzaintzak hartu du ikerketaren ardura. Oraindik ez dute zehaztu zergatik gertatu zen erasoa.

Gertatutakoa gaitzetsi dute Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek eta segurtasun zinegotzi Olga Santamariak: «Basakeria hau egin dutenen aurka justizia egin dadila». San Bizenteko dorreen inguruan gertatu zen erasoa, dantzaleku batetik gertu. Hain zuzen, alkateak adierazi du ez duela nahi «gau giroa hautsi nahi duten pertsona zitalak» Barakaldora joaterik, eta erantsi du atzokoa gertakari «bakana» izan dela; herritarrek ez dutela zertan izutu. Egindako lanagatik udaltzainak zoriondu ditu Rodriguezek, eta babesa adierazi die hildakoaren senide eta lagunei.
 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Oraindik harrapatuago

Caixabank, lehengoaz gain, bi euroko komisio bat kobratzen hasi zaie bezero ez direnei, bere kutxa automatikoetan dirua ateratzeagatik. Banku gehiagok bide hori segitzeko asmoa dute. Kontsumitzaile elkarteak haserrearazi ditu neurriak.

Kolpea batasuneko gobernuari

UUP alderdi unionistak Ipar Irlandako gobernua utzi du, IRA jardunean dagoela iritzita Sinn Feinekiko «konfiantza» galeragatik. DUP alderdi unionista nagusia jarrera argi bat hartzera behartu du UUPk.

Gehien irakurriak