Berria.eus

Gizartea Nafarroako AHTa kupo bidez pagatzea proposatu dio Barcinak Montorori

Publizitatea

Gizartea

Nafarroako AHTa kupo bidez pagatzea proposatu dio Barcinak Montorori

 

2013-05-07 / Erredakzioa

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroarekin bildu zen atzo Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Nafarroako AHT abiadura handiko treneko lanak Nafarroako Gobernuak berak finantzatu eta gero Espainiako Gobernuak kupotik deskontatzea proposatu zion Barcinak Montorori, AHTaren Gipuzkoako zatiarekin Eusko Jaurlaritzak egiten duen moduan. Gobernuarentzako defizit muga eta zorpetzeko muga malgutzeko ere eskatu zion Montorori.

Atzo, hain justu, AHTaren aurkako Nafarroako hautetsien sareak adierazi zuen Castejon eta Tafalla arteko lanei eustea ┬źzentzugabekeria┬╗ dela eta, lanak bertan behera uzteko eskatzeko, manifestazioa eginen dutela hilaren 25ean Tafallan.
 

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Alberto Catalan ere UPNren hautagai izateko aurkeztu da

Salanuevak eta Rabadek gaur erregistratu dituzte euren hautagaitzak, eta lau dira guztira. Barcinak, ordea, berriro baztertu du primarioak egiteko eskaera, eta Salanuevak esan du egiten ez badira atzera botako duela bere hautagaitza.

Gehien irakurriak