Berria.eus

Gizartea Arabako tren zerbitzua ez dezatela murriztu eskatu dute hainbat alkatek

Publizitatea

Gizartea

Arabako tren zerbitzua ez dezatela murriztu eskatu dute hainbat alkatek

 

2013-06-23 / Jon Rejado

Gaurtik aurrera jarriko dute martxan Espainiako Gobernuak iazko abenduan onartu zuen distantzia ertaineko tren bidezko garraio zerbitzuen «arrazionalizazioa». Murrizketa horiek Arabako hainbat udalerrietan sumatuko dute, bai tren zerbitzu gutxiago izango dutelako, bai zerbitzurik ez zaielako eskainiko. Horren aurrean garraio publikoaren aldeko testu bat adostu dute Agurain, Dulantzi, Asparrena, Burgelu, Donemiliaga, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Barrundia eta Erriberabeitiako alkateek, baita Aguraingo Koadrilako presidenteak eta Manzanos Batzar Administratiboko presidenteak.

Alkateek eta presidenteek azaldu dute azken hamarkadetan tren zerbitzuen maiztasuna jaitsiz joan dela. Horren ondorioz trena garraio praktikoa izateari utziko diola azaldu dute, eta azken murrizketen ondorioz are erabiltzaile gutxiago izango dituela. Hortaz, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Sustapen Ministerioarekin hitz egin dezatela galdegin diete, murrizketak ezar ez ditzaten.
 
Jon Rejado

Publizitatea

Gizartea saileko albiste gehiago

Opor nuklearrak

250 milioi euro falta zaizkio Espainiako Gobernuari etenaldi nuklearraren harira argindar enpresekin lotutako kalte-ordaina guztiz kitatzeko; 1994. urtetik, herritarrek 4.133,24 milioi euro ordaindu dituzte, bost zentral nuklear martxan ez jartzearen truke.

Albiste nagusiak

Ebakuntza egin beharko diote Jone Artolari

Ugaitz Perez euskal presoa bisitatzetik bueltan izan zuen istripua, beste bi seniderekin batera. Basurtuko Ospitaleko behaketa gelan dute iaz Bilboko Aste Nagusiko txupinera izandakoa.

Gehien irakurriak