Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Nola bizi

Publizitatea

Iritzia

Jira

Nola bizi

 

2012-04-29 / Xabier Gantzarain

Nola bizi hemen eta orain, hemen eta orain zer den jakin gabe, hemen eta orain zein garen jakin gabe, nola bizi hemen eta orain. Zer da hemen, zer da orain, zenbat hemen batzen dira hemen batean, zenbat orain. Non gurutzatzen dira zure hemen eta nire hemen, zer partekatzen dute, esaidazu, zer partekatzen dugu, hemen zer da, euskarazko egunkari bakarraren paper mutur hau, hemen zer da, hau irakurtzen ari zaren lekua, zer da hemen, Euskal Herria da hemen, mundua da hemen, zer da.

Hildakoak ehortzita dauzkan lekukoa omen da bat, akaso horixe da hemen, hezurrak, ahaztutako historia hori, etorkizuna irekitzen hasteko palanka bat, akaso horixe da hemen, berriro izaten hasteko abiapuntua, egunen batean hiltzeko aukeratuko duzun tokia, akaso horixe da hemen, eta hemen da orain, zure orain hemen da, ez dago beste orainik, ez dago beste hemenik, bakarra da, hemen eta orain asko biltzen dituen arren, ez dago besterik, ezin bizi hemen eta orain honetan ez bada, eta hala ere, nola bizi hemen eta orain, nola egin hemen hau eta orain hau mundua sentitzeko lekua eta garaia izan daitezen, munduaren zentzua sentitzeko eta munduari zentzua emateko.

Nola egin hemen eta orain bizitzeko, ez egiteko ihes?
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

«Atsegin ez ditudan gauzak aldatzen lagun dezaket behingoagatik»

Bi asteren buruan goitik behera aldatu zaio bizitza Nafarroako Presidentetza, Justizia, Barne eta Funtzio Publikoko kontseilariari. Aurrean duen erronkak eta izendapenak sortutako ekaitz politikoak ez dute kikildu. Lehen egunotan gainezka egonagatik, gauzak aldatzeko gogoz dago.

Gehien irakurriak