Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Bakarrik

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Akaso ez, akaso gizona ez doa bestek beregan utzitako zikina hustu eta lasaitua hartzera bakarrik, akaso ez dio inori atzetik eman nahi, zakar hartu, indarrez sartu, akaso ez du bilatzen maitasun amiƱi bat besterik, diru truke bada ere, hitz goxo batzuk, diru truke bada ere, muxu bat, besarkada bat, eta han bihurtu minak hitzetara, bakarrik nago esan, bakarrik nago, ez dakit zenbat iraungo ote nukeen zuregatik ez balitz, ez diot zentzurik aurkitzen munduari esan ohe ertzean eserita zapata lokarriei begira, automata baten ilusioarekin egiten ditut lanak, ohetik jaiki eta fabrikara joaten naiz, katean egiten dut lana, jende asko kalera joango dela zabaldu da zurrumurrua, botatzen banaute nireak egin du, zorretan nago oraindik bankuarekin, justukoa gastatzen dut astean behin zu ikustera etortzeko, telebista edukitzen dut egun osoan piztuta etxean, jatekoa egin bitartean, ontziak garbitu bitartean, lagundu egiten dit ezertan ez pentsatzen, nostalgia uxatzeko borrokan ibiltzen naiz, denbora galdua abailtzen zait, banuen kuraia garai batean, orduko esaldi bat berreskuratu dut orain, askotan esaten diot neure buruari, total, gehienez ere hil egingo haiz. Zugana joaten zait gogoa gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.