Berria.eus

Iritzia Lotua

Publizitatea

Iritzia

Jira

Lotua

 

2012-05-05 / Xabier Gantzarain

Zugana joan arteko onik ez dut izango, eta bien bitartean eguneroko zereginetan lotuko naiz, bete egiten ditut egunak, joan da aste hau ere esaten dut, neure kabutan, ostiral arratsaldean lanak bukatutakoan, etxera joaten naiz, ostiralero kalera irten eta itsutu egiten gineneko sasoiaren gomuta etortzen zait inoiz, lehortzen utzitako arropa jasotzen dut, mahuka bat gero bestea tolestu egiten ditut, ohera goiz joaten naiz iratzargailurik gabe esnatzeko pozak. Zapalduen zoriona da zapatua, erosketak egitera joaten naiz larunbat goizetan, kafea hartzen dut egunkariak dauzkaten tabernan, kultur orrietan geratzen naiz inon geratzekotan, baina han ere labur, ez da niretzako, mila dorre eta mila gaztelu egin nituen neure baitan, eta gero ez nuen jakin harainoko eskailerak jasotzen, orain ezerk ez nau lotzen ezertara, ez bada haragiak haragira, ez bada lurrak lurrera, neu lotzen natzaie eguneroko zereginei, telebistan zer dagoen begiratzen dut, pelikularen bat, saskibaloia, edozer, berdin zait denbora zertan erre.

Jartzen duzun telebista katearen arabera joaten da mundua aldatzen, mapak zabaltzen hasten dira, mundua borobila da, baina mapak eguraldia emateko besterik ez dira erabiltzen.
 

Publizitatea

Iritzia saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Sakabanaketaren aurkako aldarria mundu osora zabalduko du Sarek

Alor guztietako pertsonek parte hartu dute ekitaldian, eta mezu argia helarazi dute: legea ezin dela giza eskubideen gainetik jarri. Sakabanaketaren errealitatea mundu osoari erakusteko, hari buruzko 500.000 liburu banatuko ditu bost kontinenteetan, gaurtik hasi eta datorren apirilera arte.

Gehien irakurriak