Jira

Aldentzen

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
OOndorio txoroak ateratzen ditut huskerietatik: jendeak ez du atsegin atzera so egitea, zorabiatu egiten da. Aurrera begirako jarleku guztiak hartuta zeuden trenean, berandu iritsi ginen, txartela irentsi eta gero oka egiten duen makina madarikatu nuen beste behin, atzera begira joan behar izan genuen, etorkizunari bizkarra emanda, iragana ikusiz une oro, aldentzen eta aldentzen, bistatik galdu arte.

Etxeak txikitzen hasi ziren, kaleak estutzen, jendeak desagertzen, eta hiria segituan bihurtu zen harresitutako etxe multzo arrotza, norbere iragana bezain menderakaitz eta burugogorra. Aio egin genion, jolasean bezala. Ez genuen asko behar izan konturatzeko: geure bizitzari aio egiten ari ginela ohartzean, supituki itzali zitzaigun irribarrea, besoa hilda bezala erori zitzaigun izter gainera. Elkarri begiratu genion. Dena ondo joango da.

Alde ederra aurrera begira joatea. Etorkizunaren ilusioak, ilusioaren edozein adieratan, lagundu egiten du, hari aurrez aurre begiratzen diozulako sentipenak lasaitu egiten zaitu, neuk egiten ez dut ba etorkizuna, esaten diozu zeure buruari, eta borrokarako prestatzen zara, goizago esnatuko naiz, aurrera begirako jarlekua hartu nahi zenuke hurrengoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.